XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuzen bat plano batean dagoen ala ez ikusteko, zuzenaren trazak planoarenean dauden ala ez ikusi behar da.

Zuzenaren traza bertikala planoaren traza bertikalean eta horizontala planoaren horizontalean baldin badaude, zuzena plano horretan dagoela esan daiteke.

16. irudiko r zuzena planokoa da bere B" traza bertikala planoaren a2 traza bertikalean dagoelako eta H` traza horizontala, planoaren a1 traza horizontalean dagoelako.

Puntu bat plano batean dago, baldin eta bere proiekzioak plano horretako zuzen batenean badaude.

16. irudiko P (P`-P ") puntua a planokoa da, r zuzeneko puntua delako eta r zuzena planokoa delako.

8.- PLANO BAT DEFINITZEKO MODUAK - Espazioan plano bat erabat definituta geratzen da ondoko elementu hauek ezagututa: a) Lerrokaturik ez dauden hiru puntu.

b) Elkar ebakitzen duten bi zuzen.

c) Bi zuzen paralelo.

d) Zuzen bat eta beronetan ez dagoen beste puntu bat.

a) 17.a. irudian, A, D eta E lerrokaturik ez dauden hiru puntu ezagututa lortzen da a (a1-a2) planoa.

Horretarako A, D eta E puntuak binaka lotuko ditugu.

A eta D puntuaren proiekzioak lotuta, r zuzenaren proiekzioak eta trazak lortzen dira eta D eta E lotuta s zuzenaren proiekzioak eta trazak (H`s-H"s eta B`s-B"s).

Ondoren, zuzenaren proiekzio bertikalak lotuta (B"r eta B"s), planoaren a2 traza bertikala lortzen da eta zuzenaren proiekzio horizontalak lotuta (H`r eta H`s), planoaren a1 traza horizontala.